2015(e)ko abenduaren 26(a), larunbata

Desberdina naiz...baina berdin zait!!

Liburu hau, oro har, inoiz desberdin sentitu diren ume guztiei zuzenduta dago, eta, bereziki, Sortzetiko Osteokondromatosi Anizkoitzadun haurrei. Askotan, eta beste kasurik ezagutzen ez badute, SOAdun umeek eta nerabeek munduko gaixotu bakarrak direla pentsa dezakete, gaixotasun arraroa baita. Gehienetan desberdinak sentitzen dira, bultotxoak eta orbainak dituztelako eta beste umeek egiten duten guztia burutzeko gai ez direlako.

Hau ikusita, liburu honen helburu nagusiak hauexek izango lirateke: alde batetik, besteen desberdintasunak ezagutzea eta errespetatzea; eta, bestalde, nahiz eta denok gure akatsak izan, bakoitzaren alde positiboak ere ikusaraztea.

Azkenik, “Sortzetiko Osteokondromatosi Anizkoitza. Gurasoentzako Gida” eskuliburuan gai honi buruz hitz egiten dugula esan beharra dago, bibliografia zabala eskainiz, nahi duenak informazio gehiago har dezan.



ikusi edo deskargatzeko HEMEN  klikatu,

2015(e)ko abenduaren 8(a), asteartea

umeei aniztasunaren normaltasuna erakusteko


Guia de buenas prácticas en educacion inclusiva- SAVE THE CHILDREN from Idoia pt



URRITASUNA eta ANIZTASUNA umeekin, eskolan nahiz familian,  tratatzeko oso aproposa da gida hau. Oso modu erakargarrian aurkeztua, irudiz betea, oso grafikoa ...
Testua ANGELS PONCEk idatzi du eta irudiak MIGUEL GALLARDOk marraztu ditu. 

2015(e)ko abenduaren 1(a), asteartea

Normalizaziorako bidea eraikiz

Oraingoan hausnartuarazi egin didan argazki bat topatu dut, eta hemen utziko dut zuen eskura:



Argazki hau ikusita "normalizazioa" eta "inklusioa" bezalako hitzak datozkit burura. Ziur nago hau irakurriko duzuen gehienok noizbait entzun duzuela "Nik desberdinak diren haurrak errespetatzen ditut eta laguntzen diet, horregatik daukate beste irakasle berezi bat beste gela batean beraien ikasketak aurrera eramateko." Orduan nik, zera galdetzen dut: zergatik beste gela horretan dauden haurrak desberdinak dira? berezko gelan gelditu direnak normalak dira? eta zer da normala izatea? normala ez bazara, beste klase batean egon behar zara? ...
Askotan, geure burua engainatzen dugu, eta eskola (edota gizarte) inklusiboa bultzatzen dugula sinisten dugu. Zailtasun edo gaitasun urritasunak dituzten pertsonen aurrean errespetuz jokatzen dugu bai, baina hori ez da inklusioa. Pertsonak, pertsonak garen aldetik (baxuak, lodiak, gorrak, hiperaktiboak, itsuak...) eskubide berdinak ditugu, eta ikasle guztiek izan behar dute aukera bere ikaskide eta lagunez inguratutako klase batean hezkuntza on bat jasotzeko.
Honetaz hitz egiterako orduan bi konparaketa etortzen zaizkit burura: alde batetik integrazioa eta inklusioa ez dela berdina, eta gu, normalizazio prozesua bultzatzen saiatzen garenok, inklusioa bilatzen dugu, eta ez integrazioa. Inklusioa bilatzen dugun aldetik, ez dugu ikasle batengan arreta ipiniko, ikasgelan baizik; ez diogu ikasleari aditu bat egokituko, hezkuntza faktoreak kontuan hartuko ditugu; diagnostiko batean oinarritu beharrean, elkarlanean arazoak ebatziko ditugu; ez dugu programa indibidual bat sortuko, irakasleok estrategia bereziak garatuko ditugu; eta ikaslea programa berezietan murgildu beharrean, gela arruntean laguntza emango zaio. Beste alde batetik, berdintasuna eta parekidetasuna ez dela berdina azpimarratu nahi nuke. Hau da, oinarri bezala hartu beharko genuke guztiok desberdinak garela, eta hori kontuan hartuta guztiok elkarrekin lan egin behar dugula. Horregatik, kasu honetan ez zait berdintasunari buruz hitz egitea gustatzen, ez, ez baitago berdintasunik, guztiok oso desberdinak gara, eta modu desberdinez egin behar dugu lan (batzuei gehiago kostatuko zaie, beste batzuei gutxiago), baina guztiok parekoak izan behar gara, aurretik esan dudan bezala, guzitok baiditugu eskubide berdinak.
Elkar lagunduz, lor dezagun inklusioa eta parekidetasuna!
GUZTION ESKOLA blogetik hartuta.

2015(e)ko azaroaren 24(a), asteartea

Inklusioa eta minusbaliotasuna.

Hemen usten dut inklusioaren film labur bat, oso interesgarria. Gaur egun gertatzen den zerbait da eta askotan ez gara kotnuratzen, guk ez dugulako hau bizitzen. Askotan, minusbaliotasuna daukaten pertsonak marginatzen ditugu, bai sozietatean bai bizitzeko erraztasunak emateko momentuetan. Ez dugu ikusten aukera desberdinak behar dituztela, baian horregatik ez dira ezberdinak eta gure arazoa da ez dugula hori ikusten, bakarrik ikusten dugu pertsona bat aulki gurpildun batean eserita.

2015(e)ko azaroaren 19(a), osteguna

Zer da inklusioa?

Bideo honetan inklusioa zer den azaltzen da. Laburpen txikitxo baten moduan: Inklusioa guztiok parte ahal izatea da eta ez ustea inor kanpoan.
"Desberdina izatea NORMALA denean".

2015(e)ko azaroaren 17(a), asteartea

Hezkuntza-inklusioa

Bideo honetan erakusten da integrazioaren eta inklusioaren ezberdintasuna, eta hau jakitea komenigarria da irakasleak izango garen momenturako, gure ikasleei irakatsi ahal izateko.
Halaber, hezkuntza-inklusioa zergatik den garrantzitsua azaltzen du, hala nola: errespetua, onarpena, bizikidetza, elkarlana, berdintasuna ... sustatzeko.
Gainera, esan beharra dago eskola eginkizun oso garrantzitsua duela eta umeen beharrizanetara egokitu behar dela.

Amaitzeko, jakin nahi dutenentzako, bideoan entzungo duzuen abestia Ruben Radarena da.

2015(e)ko azaroaren 10(a), asteartea

Eta umeekin zer gertatzen da?

Umeei txikitatik irakatsi behar diegu integrazioaren garrantzia eta besteen ohiturak, kulturak, sinisteak, ... errespetatzen, bai familia giroan (hezkuntza ez-formala) bai ikastola giroan (hezkuntza formala). Beraz, gauza desberdinak irakatsi behar dizkiegu hau aurrera eramateko, hala nola: elkarlana edo ikasketa kooperatiboa, errespetua, jostailuak edota beste zeozer guztiekin partekatzea, kultura edo siniste desberdinak daudela erakustea, ohitura desberdinak irakastea, debateak egin bakoitzaren iritziak entzunez eta errespetatuz, besteei laguntzea, ...


Hona hemen bideo bat hau guztia pixka bat ulertzeko eta abestia egokia dela esan dezaket ere:

2015(e)ko azaroaren 3(a), asteartea

Komunikazioa, integrazio sozialerako gakoa

Komunikazioak amankomunean jartzea esan nahi du. Latinean du bere jatorria, communicare hitzetik dator, alegia, elkarrekin parte hartu, edo harremanetan jarri adierazi nahi zuten erromatarrek hitz honekin. Pertsonen arteko ezinbesteko ekintza da: pertsona izateko eta gizartean bizi ahal izateko.” Josi Basterretxearen hitzetan.

J.I. Basterretxeak honela definitzen du Kultur Aniztasunari buruzko bere liburuaren hasieran (Kultura Aniztasuna eta Gizarte-Komunikazioa, Bilbo, 2002):
  • Gizakien ahalmen esklusiboa izan arren, komunikazioa bere harreman indibidualak zein kolektiboak garatzeko eta bideratzeko beharrezkoa duen tresna kognitiboa eta azaltzailea da.
  • Kognitiboa da mundua ulertzeko balio diolako.
  • Azaltzailea da ulertu duen munduari buruzko diskurtsoa eraikitzeko balio diolako.
Hau guztia, bideo interesgarri honi sarrera emateko jarri dut. Meritxell Molinaren bideo hau oso interesgarria iruditu zait eta esaten du komunikazio falta pertsona asko bakantzen dituela eta garrantzi gehiago ematen dio autismoa duten pertsonei eta hauek komunikatzeko eta gizarteratzeko dituzten arazoei. Hona hemen bideo, espero dut zuen gustokoa eta baliogarria izatea:

2015(e)ko urriaren 28(a), asteazkena

Aniztasuna eta integrazioa lantzen!

Erakusketa honen helburua ikusleei, haur eta helduei, munduko beste kultura batzuk hurbiltzea da. Honela, beste kultura batzuetako pertsonekin elkarbizitzen ikas dezagun eta era natural batean haien kultura baloratu dezagun, baita gaur egun bizi diren kulturen arteko integrazioa, berdintasuna, eta tolerantzia bultzatzea.

Gainera, marrazketa eta irakurketa txokoekin haurren partaidetza aktiboa bilatzen da.

ONGI ETORRI!

Kaixo guztioi!

Nahikari naiz eta Leioako EHU-n ikasten dut, Lehen Hezkuntzako gradua. 2. kurtsoan nago eta blog honek IKT-ko irakasgaiaren lan bat da.
Aukeratu dudan gaia "Integrazio soziala" hezkuntzan da, Lehen Hezkuntzan hain zuzen ere.

Espero dut zuen interesa piztea igoko dudan guztiarekin!