“Komunikazioak amankomunean jartzea esan nahi du. Latinean du bere jatorria, communicare
hitzetik dator, alegia, elkarrekin parte hartu, edo harremanetan jarri
adierazi nahi zuten erromatarrek hitz honekin. Pertsonen arteko
ezinbesteko ekintza da: pertsona izateko eta gizartean bizi ahal izateko.” Josi Basterretxearen hitzetan.
J.I. Basterretxeak honela definitzen du Kultur Aniztasunari buruzko
bere liburuaren hasieran (Kultura Aniztasuna eta Gizarte-Komunikazioa,
Bilbo, 2002):
Gizakien ahalmen esklusiboa izan arren, komunikazioa bere
harreman indibidualak zein kolektiboak garatzeko eta bideratzeko
beharrezkoa duen tresna kognitiboa eta azaltzailea da.
Kognitiboa da mundua ulertzeko balio diolako.
Azaltzailea da ulertu duen munduari buruzko diskurtsoa eraikitzeko balio diolako.
Hau guztia, bideo interesgarri honi sarrera emateko jarri dut. Meritxell Molinaren bideo hau oso interesgarria iruditu zait eta esaten du komunikazio falta pertsona asko bakantzen dituela eta garrantzi gehiago ematen dio autismoa duten pertsonei eta hauek komunikatzeko eta gizarteratzeko dituzten arazoei. Hona hemen bideo, espero dut zuen gustokoa eta baliogarria izatea:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina