Astekaria


Urriak 13



Zer egin dugu?
Hasteko, irakasleak aurkeztu egin da eta gero ikasle bakoitzari galdetu dio zein ikastetzean egin duen Practicum-a eta zer ikasi duen eta zer-nolako esperientzia izan den bakoitzarentzat.
Gero, bakoitzak bere ikasle fitxa bete egin du, datu pertsonalak, argazkia eta galdera batzuei erantzunez.
Jarraian, galdetegi bat egin dugu IKT-ei buruz binaka, nire kidea Patricia izan da. Hau amaitzerakoan, irakasleak egelako powerpoint jarri du.
Klasea amaitzeko, gmail kontuari buruzko gauza batzuk azaldu dizkigu (etiketak, alarmak, bilaketak …) eta hau praktikatzen egon gara.



Zer ikasi dut?
Galdetegian agertzen zen guztia ikasi nuen, niretzat ia berria izan zelako. Informatika eta teknologiei buruz oinarrizko gauzak ezagutzen ditut eta. Halaber, gmail-en egin ahal ditugun gauza berriak ikasi nituen, hala nola etiketak jartzea; honek oso baliagarria izan daiteke nire gauzak sailkatzeko eta antolatzeko.



Hausnarketa:


Egun honetan ikasi ditut termino informatiko batzuen esanahia, hala nola ROM, RAM … Honetaz aparte, IKT-ak zer nolako garrantzia daukan hezkuntzan eta honen erabilgarritasuna. Gainera, baliabide informatikoak erabiltzea ona izan daitekeela uste dut klaseak modu dinamikoagoan emateko, umeen motibazioa eta interesa sustatzeko, umeak hobeto ikas dezaten, umeen autonomia edota talde lana garatzeko ere.




Urriak 20


Zer egin dugu?


Lehenengo eta behin, zer egin genuen pasaden astean gogoratu zigun irakasleak. Jarraian, bloggen informazioa azaldu du eta horren adibidea, baita aukerak azaldu dizkigu powerpoint baten laguntzarekin.

Bloggen gaiarekin jarraitzeko, irakasleak gai bat pentsatzeko denbora eman digu. Gai honek hezkuntzarekin lotura izan behar du eta honi buruz informazioa, materiala, bideoak … igo beharko ditugu gure bloggetara. Nire kasuan, “Integrazio soziala”-ri buruzkoa izango da gaia. 
Bestalde, blog honetan astekaria igo beharko dugu, baita gure ziriborroak, webgrafia … ere.
Blog-a zabaldu ostean, hau diseinatzen hasi gara (sarrea, diseinua, erlojua, etiketak …). Beste aldetik, bi orri berriak gehitu ditugu: astekaria eta materiala.

Amaitzeko, “Gelakideak” atala zabaldu eta nire klaseko kideen link-ak gehitu ditut.



Zer ikasi dut?

Blogger programa sortzen eta erabiltzen ikasi dut, astiro-astiro; baina, oraindik asko geratzen zait guztia ulertzeko, honetan berria naiz eta. Halaber, blog batek ematen dizkigun aukerak eta erabilerak ezagutu ditut.



Hausnarketa:

Interesgarria iruditzen zait blog bat eskaintzen dituen aukerak, zure iritziak emateko edo hausnarketak igotzeko, baita etorkizun batean izango ditugun ikasleei aukera hau eskaintzeko hauek lan egin dezaten eta beste modu batean ikas dezaten.

Laburbilduz, blogak duen garrantzia hezkuntza arloan interesgarria iruditzen zait.




Urriak 27


Zer egin dugu?


Hasteko, gogoratu genuen pasaden astean egindakoa. Klasearekin jarraitzeko, alde batetik, tituluak aldatu eta diseinatu ditugu. Horretarako, irakasleak erakutsi digu nola moztu behar dugu tituluan jarriko dugun argazkia, pantaila osoa ez betetzeko. Hau egiteko, microsoft office picture manager programa erabiltzen irakatsi digu.
Beste aldetik, profila editatu dugu, hemen agertuko diren datuak modifikatuz, baita argazkia aldatuz ere. Jarraian, sarrera bat egin dugu bakoitzaren gaiari buruzko bideo batekin eta creative commons-arekin lizentzia bat egin dugu.


Bigarren praktika hasi denean, “Proiektua” azaldu digu Josunek eta jarraian, taldeak sortu ditugu, 6 talde-kidekoak. Taldeak sortu eta gero, indibidualki “taldearen funtzionamendua hobetzeko hausnarketa” egin  dugu eta berriz, taldetan jarri gara hau komentatzeko eta gure iritziak eta ideiak amankomunean jartzeko. Gero, taldetan lan egitearen abantailak eta desabantailak komentatu ditugu gelakide guztien artean.


Klasearekin jarraitzeko, “Como enfrentarse a los jetas y a los pasotas” testua irakurri dugu indibidualki eta gero komentatu dugu guztion artean.
Amaitzeko, taldeetan jarri gara eta aktak eta talde fitxa egin dugu.



Zer ikasi dut?


Blogger programan bideo bat nola igotzen den ikasi dut, Youtube-ren bidez url-a itsasten igo egingo dugun sarreran. Bestetik, Vimeo programa erabiltzen ikasi dut, ez dut inoiz hau erabili eta.
Gainera, “jeta” eta “pasota” deritzogun taldekideekin zer egin gogoratu dut, ez ikasi, baina bai gogoratu.



Hausnarketa:


Taldeetan lan egitea abantailak eta desabantailak izan ditzake, eta hauei aurre egiten ikasi behar dugu, bestela gero irakasleak izaterakoan, ez dugu jakingo nola konpondu ure ikasleen arazoak taldeetan. Bestetik, beti taldeetan erosotasuna egotea garrantzitsua dela uste dut, honek laguntzen duelako lan egiteko momentuan.
Halaber, kontuz izan behar dugu gure taldekideen rolekin, norbaitek izan ahal dezakeelako “jeta” edo “pasota” bat eta hau konpontzeko pausu batzuk jarraitu behar dira eta beti zure lana defendatu eta irakasleari honen berri eman.
Irakurri dugun testua oso interesgarria iruditu zait eta oso baliogarria noizbait honako egoera batean bazaude.




Azaroak 4

Aste honetan modulu astea izan dugu, beraz ez dugu klase normalik izan. Bakoitzak bere taldearekin geratu da eta modulu lana egiten aritu gara. Nire taldea eta nik, Josunerekin geratu gara, gure tutorea delako DAL-ean eta jarraibideak eman dizkigu eta lehenengo lanak eman dizkiogu.



Azaroak 10



  • Zer egin dugu?


Gaur Word-en dauden baliabide desberdinak ikusi ditugu, hau da , nola erabili dezakegu word-a testu bat modifikatzeko. Gero, egelara igo egin dugu fitxa. Bigarren praktikan, sites-a ireki egin dugu eta hau antolatzen egon gara. Amaitzeko mapa kontzeptualarekin aritu gara.


  • Zer ikasi dugu?


Testu bat modifikatzen Word erabilizen. Word-a lantzen egon gara eta gauza pilo ikasi ditut, programa erabiltzen nekiela uzte nuen baina ez, gauza pilo ezezagunak ziren niretzat.
Ikasitakoa hurrengoa izan da: "referencia", "revisar" eta "vista" lehiatiletan dauden aukerak erabiltzea.


  • Hausnarketa pertsonala


Gaurko klasean word-arekin erlazionaturiko gauza pilo ikasi ditut, hemendik aurrera lanak egiterako orduan erabilera handia emango diedana.
Beste alde batetik, taldean, praktikaren bigarren zatian, denok parte hartu dugu eta gure betebeharrak bete ditugu. Bestetik  Sities-ren kolorea eta diseinua erabakitzeko arazoak edo iritsi desberdinak agertu dira baina konpondu egin ditugu. Amaitzeko esan beharra dago gaurko eguna produktiboa izan dela.



Azaroak 17



  • Zer egin dugu?

Hasteko, lehenengo praktika saioan, pasaden astean egindakoa gogoratu dugu eta Sites plataformara igo behar duguna gogoratu dugu. Gero, lan taldeetan jarri gara eta informazioa bilatzen hasi gara, baita erantzun hipotetikoak pentsatu ditugu planteatutako egoerari erantzuteko. Segidan, mapa kontzeptualarekin jarraitu gara (erantzun hipotetiko gehiago pentsatu) eta gure Sites plataformara (Txinparta proiektua) igo dugu, ”ematekoak” atalean haiz zuzen ere.

Jarraitzeko, aktak igo ditugu sites plataformara eta gaurko akta egin dugu. Honekin amaitu ondoren, Jordi Adellen bideo bat ikusi dugu “Gaitasun digitala”-ri buruzkoa. Gero, honi buruz hitz egiten egon gara guztion artean.

Bestetik, gai honi buruzko mapa kontzeptuala egiten hasi gara emandako puntuak jarraituz (gaitasun digitalaren dimetsioak, eskolarako ondorioak eta hausnarketa), informazioa bilatuz eta 8 oinarrizko gaitasunak eta gaitasun orokorrak azaltzen dituen dokumentua irakurriz.

Bigarren saio praktikoan, lehen egindakoarekin jarraitu dugu. Gero, Delicious kontua zabaldu dugu indibidualki eta honekin trasteatzen hasi gara: 7 esteka hautatu eta igo, etiketak jarri, ...

  • Zer ikasi dut?

Alde batetik, gaitasun digitala zer den eta hauen dimentsioak zeintzuk diren ikasi ditut. Bestetik, honek eskolan dituen ondorioak eta zein arazoak edota abantailak gerta daitezkeen umeekin eta gazteekin ikasi ditut. Gainera, alfabetizazio digitala zer den eta honen garrantzia zein den ikasi dut.
Delicious izeneko plataforma ezagutu dut eta hau zertarako erabilgarria den ikasi dut, baita honen abantailak ere.

  • Hausnarketa:

Gaurko saio praktikoak ekoizkorrak izan dira eta gauza desberdinak ikasteko eta hauetaz hausnartzeko balio izan du, hala nola: Gaitasun digitalaren garrantzia eskolan eta honen ondorioak.

Halaber, bideoa ikusi ondoren, Internetari buruzko hausnarketak egin ahal izan ditugu. Lehenik, Internetek eskaintza ugari ematen digula, besteak beste: erosketa online egiteko posibilitatea, (berehalako) harremanak izateko webguneak edo aplikazioak, interes pertsonalak asebetetzeko lekuak proportzionatzea, informazioa eskuratzeko erraztasuna, etab.
Bigarrenik, Interneten erabilera egokia erakutsi behar diogula umeei, bestela erabilera txarraren ondorio larriak jasoko dituzte eta horretaz kontzientzia izaten erakutsi behar diegu.

Gainera, Delicious plataforma oso erabilgarria iruditu zait eta abantail asko dituela ikusi dut, hala nola “favoritos” ez betetzea; online dago, beraz edozein ordenagailutik ikus dezakezu; ...

Amaitzeko, gaur taldeka egindako lana entretenigarria eta interesgarria izan da eta oso emankorra. Guztiok ondo egin dugu lan eta ideiak eman ditugu lana burutu ahal izateko.




Azaroak 24


  • Zer egin dugu?


Hasteko, lehenengo saio praktikoan, egin beharreko hurrengo aktibitatea (5.7) azaldu du. Denbora gutxi geratzen denez eta jaiak direla eta, asteburuan egin genuen aktibitatea (fitxa) taldekideekin partekatu dugu eta 5.8 aktibitatearekin (egoera berdifinitu) hasi gara, hau da, talde proiektuarekin eta honen diseinuarekin jarraitu. Jarraian, egoeraren testuinguruarekin hasi gara lanean.
Lehenik eta behin, bakoitzak egindako fitxak (5.6 aktibitatea) igo ditugu sites plataformara. Halaber, gaurko akta egin dugu eta sites-era igo dugu.
2. saio praktikoan, ez nintzen egon gaixorik jarri nintzen eta. Baina, nire taldekideek kontatu zidaten sites-en daukagun proiektuarekin jarraitu zutela lan egiten.


  • Zer ikasi dut?


5.7 aktibitatea begiratu eta gero, hainbat web aplikazio ezberdinak eta berriak ezagutu ditut, hala nola: Educaplay, powtoon, myebook, picturetrail ...Gainera, hauek aztertu ondoren eta begiratu ondoren, seguru interesgarriak irudituko zaizkit, espero dut errazak izatea eta hauek ondo ulertzea. Halaber, begiratu eta gero, zertarako balio duten ikasiko dut, baita zeintzuk diren hezkuntzarako erabilera posibleak ere.


  • Hausnarketa:
Web aplikazio anitzak daude eta askok umeek ikasgelan erabiltzeko baliagarriak eta interesgarriak izan daitezke. Honen adibidea izan daiteke powtoon, zeinekin elkarlana eta integrazioa landu daitekeen, eskola inklusiboaren barnean sar dezakegu. Gainera, motibazioa eta interesa sustatzeko baliagarria izan daiteke, baita ikasleen irudimena lantzeko ere. Lanak egiteko modu desberdin bat da eta oso dinamikoa da, eta aurkezpenak egiteko metodo berri bat da, animazioekin.
Beraz, hau guztia esanda, oso itneresgarria iruditzen zait umeekin erabiltzeko eta hauek gauza berriak ikasteko era dinamikoan eta motibatzaile batean.



Abenduak 1

Aste honetan modulu astea izan dugu, beraz ez dugu klase normalik izan. Bakoitzak bere taldearekin geratu da eta modulu lana eta bestelako lanak egiten aritu gara. Nire taldea eta nik, Josunerekin geratu gara, gure tutorea delako DAL-ean etalanari buruz hitz egin dugu, grabatzen hasi gara eta.



Abenduak 8

Aste honetan ez dugu klaserik izan, asteartea jaia izan da eta.



Abenduak 15

  • Zer egin dugu?
Lehenengo saio praktikoan, DAL aurkezpenak egin ditugu Josunerekin tutore bezala gaudenok, hauen artean nire taldea. Gero, bigarren saioan, lehenengo 5 minutu utzi digu azken egitekoak amaitzeko eta jarraian, Sites-en aurkezpenak egiten hasi gara.

  • Zer ikasi dut?
Kultura ondare desberdinak ezagutu ditut, beste taldeen aurkezpenekin, baita haiek izandako zailtasunak eta erraztasunak ere nire taldearekin konparatuz. Gainera, kultura ondare zergatik den garrantzitsua ikasi dut.
Bestalde, sites-en egindako proiektu desberdinak barneratu ditut, eta praktikoak eta erabilgarriak izan daitezke etorkizunean irakasle bezala erabiltzeko.
 
  • Hausnarketa:
Kultura ondarea garrantzitsua da, ez bakarrik gurea, baizik eta beste herrietakoa edo herrialdeetakoa  ere, hauen ohiturak, historia, leku garrantzitsuak ... ezagutzeko eta hauek ez galtzeko.
Halaber, talde lanean aritzeak honen abantailak eta desabantailak ikustea erakutsi dit, hala nola: taldekideen arteko konfidantza sortzen duen giro ona eta lanaren aurrerapena; taldekide guztion parte hartzea eta lan taldean banatzeko aukera izatea ikuspuntu desberdinen batuketa eraginez eta lana aberastuz; taldekide bakoitzak denbora eta ordutegi desberdina izateak lana egiteko zailtasun bezala; ...
 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina