Integrazio soziala informazio orokorra

1. Integrazio soziala edo gizarteratzea.

Gizakia gizartearen oinarrizko elementuak ikastea eta barneratzea (hizkuntza, ohiturak, sinisteak, sentimenduak, ...) da. Elementu hauek pertsona bakoitzak bere nortasunaren egituraren osagai bihurtu behar dute eta pertsona autokonsziente bilakatu behar dira, horrela egokitu zaion gizarte moldera moldatuz.
Halatan, bizi diren gizarteko kultura berenganatuz bihurtzen dira gizabanakoak gizartekide eta beren nortasuna osatzen dute aldi berean.

Berger-ek dioen bezala, gizabanakoa ezin da bakarrik ugaldu, eta ugalduz gero ezin uler daiteke bakarrik; haren barne errealitate sakonenak ez dira bakarrik bereak, ingurune zabalago bati dagozkio, eta ingurune hura gabe ezin gauza zitezkeen errealitate horiek, ez zuten zentzurik izango. Ikuspegi honetaz heltzen diogu gizarteratzeari.

Gizakia ez da gizartean jaiotzen; gizartean bizitzeko joera du jaiotzen denean, gizarte horretako partaide bihurtuko da gero. Hau da, gizaki orok du bere bizitzan gizarteratzearen beharra sentiarazten dioten garaia eta egokitu zaion gizartearen arauak barneratzen ditu prozesu horretan. Gizarteratzeak «gizartekide» bihurtzen du gizabanakoa, taldearen arauen barneratzearen bidez. Hauxe da gizabanakoak bere taldearen arauak bereganatzen dituen prozesua eta hala jokatzen duenean hasten da harengan «ni»-a, berezkoaz hornituriko gizakia, nabarmentzen.

Halatan, gizabanakoa gizartean, eta gizartea gizabanakoagan, sarrarazten duen prozesua da gizarteratzea, honen bidez bihurtzen da gizabanakoa gizartekide eraginkor.

Gizabanakoaren jokabidea bideratu eta orientatzen du gizarteratzeak; gizabanakoak aukera asko ditu pentsatu, sentitu eta jarduterakoan, eta gizarteratze prozesuan garatzen du, hain zuzen ere, muga zehatzak dituen halako jokabidea. Taldearen arauei jarraituz, ohikoa eta onargarria den horretara mugatzen da jokabide hori, hau da, kultura jakin batera moldatzen da.

Ezin gara, horrenbestez, gizaki eredu bakar batez mintza, kontuan harturik arauak edo kulturak hainbat direla gizaki izan, bihurtu edo sentitzeko erak. Ikaskuntza prozesua da, beraz, gizarteratzea eta hartaz ikasten da taldearen kultura.
Zera da kultura, balioak, sinboloak, arauak, sentierak, sinesteak, ohiturak, usadioak, debekuak, eta abar… Ikaskuntza honek portaerak ekartzen ditu eta haien harian barneratzen da kultura gizabanakoraen nortasun psikikoan. Ikaskuntza eta barneratze prozesuaren emaitza dugu gizabanakoaren taldekidetzea eta, ondorioz, gizartearen erakuntza eta kohesioa.


Gizarteratzea gauza dadin ezinbestekoak den betekizun garrantzitsu bat honako hau da: 

Elkar eragina, hau da, gizakiak beste gizaki batzuekin jardutea. Gizarte loturarik ez duen gizakia ez da gizarteratzen. Halaxe erakusten digute beste gizakiekiko loturarik gabe hazi diren haurren kasuek: gizartearen partaidetzarik gabe, haurrak halako gorpuzkera fisikoa garatuko du gehienez, guztiz eskasa halere, baina inolaz ere ezin erlazionatuko da egokiro, ez da mintzamenaren jabe izango eta ez du itxurazko giza portaera baterako aukerarik edukiko. Halarik ere, ez da aski haurrari garapen fisikoa ziurtatuko dioten zaintzak eskaintzea, gizartean behar du bizi, besteekin jardun, komunikazioa behar du, afektua, gorputzen bidezko kontaktua.


  • Gizarteratzea, gizartaratze prozesu bezala:
Gizarteratzeaz mintzo garenean, gizarteratze «prozesua» esapidea erabiltzen da gehienetan. Ez da halabeharrez; izan ere, esapide horren bitartez bereziki azpimarratu nahi da gizarteratzea giza bizitza osoan zehar gertatzen den fenomenoa dela, kulturaren ikaskuntza haurtzaroan oso bizia bada ere. Gizarteko elkar eraginean, beste pertsonekiko harremanetan, etengabe ari gara portaera, arau eta eredu molde berriak bideratzen eta egoera berrietara moldatzen.

Haurtzaroan ikasten dugu hitz egiten, ona eta txarra bereizten, adinaren eta sexuaren rolak zehazten, eta une hartatik garai adinduenera bitarte, geure heriotzari aurre egiten ikasten dugun garaira bitarte, ikaskuntza eta moldaera berriak etengabe gertatzen den prozesu jarraitua da gizakiaren bizitza.


Esandakoaren harian, argiro ikusten dugu nolako garrantzia duen gizarteratze prozesuak hala gizabanakoagan nola gizartean.

Gizabanakoaren kasuan, bere nortasunaren eraketa dago jokoan haren arabera. Gizartearen kasuan, eraberritze prozesu bat da, gizarteratze prozesuaren bidez transmititzen baita taldearen kultura: gizarteratzeak eskaintzen du kulturari, hau da, gizartearen existentzia ziurtatzen duten arauei, eusteko bidea.


Halaz ere, ez da ahantzi behar integrazioarekin batera gertatzen dela, bestalde, bereizkuntza. Hau da, talde baten bizimoduan integratzen ari garen eta «gu»-aren kontzientzia sortzen ari den aldi berean aldentzen ari gara beste talde batzuetatik.

«Gu»-aren eskutik, berehala sortzen da «haiek» edo «besteak» delakoa, eta mugak zehazten ditugu «beste» horiekin. Integrazio prozesuak berak dakar aldi berean baztertze prozesua. Talde bateko kide bihurtzen garenean, inkontzienteki bihurtzen dugu haren araberako kultura gainerakoen neurri. Etnozentrismoaren arriskua, hau da, talde batek bere kultura besteena baino gehiagotzat hartzeko arriskua, dakar honek. 




2. Inklusioa edo integrazioa soziala?

Integrazioa eta inklusio bi gauza ezberdinak dira, eta ezin ditugu sinonimotzat hartu. Bi hitz hauek hezkuntza premia bereziak zituzten haurrekin erabiltzen hasi zen. Badakigu lehen hezkuntza berezia zituzten umeak baztertu egiten zituztela, beste eskola batzuetara eramaten zituzten... Gero 1990ean integrazio hitza erabiltzen hasi zen, eta honek aldaketa ugari ekarri zituen.
Hezkuntza ume guztiek duten eskubide bat da, premia bereziek dituztenentzako ere, hau da guztiok ulertu behar dugun lehenengo puntua.  Beraiek ere hezkunta jasotzeko, laguntza, zainketa.. behar dute, bere premiei erantzuna ematen diona hain zuzen. Honek eztabaidarako gai bezala aurkeztu zen: premia bereziak dituzten umeak gela arruntetan integratzearena.
Sistema tradizionalean jarri nahi badugu, orduan integrazioa izango litzateke; aldiz, sistema tradizionalean barneratu nahi badugu, inklusioa izango litzateke. Baina zer nahi dugu?

Integrazio hitzaren definizioa bilatuz gero, aurkitzen duguna da: zerbait edo norbait osotasun batera parte izatera pasatzea. Gaur egun berriz, beste terminologia batekin hari gara, eskola inklusiboaz hitz egiten da, eta  ume horiek curriculumean islatzen dira. Inklusioa barneratzea esan nahi du. Sistema horren parte izatea,  baina beraiek dira errealitatera  egokitu behar direnak.  



 3. Inklusioa.

3.1. Zer da?

- Eredu inklusiboa: Ikasle guztiek pertsonalkieta sozialki sustatzen eta garatzen dira. Denak dira gauza ikasteko eta denek ikasi behar dute, bakoitzaren ahalmenaren arabera.

- Eskola inklusiboa: Hezkuntza integrala eskaintzen da, hau da, eduki akademikoak + garapen pertsonal eta soziala (baloreak).

3.2. Azalpena.

- Oinarritzat kalitatezko hezkuntza, ikasle denentzat du eta dibertsitateari erantzuten dio komunitatea osatzen duten guztiak baloratuz.

- Berdintasun-ezberdintasunetan oinarritzen dne hezkuntza eskatzen eta bultzatzen du.

- Kurrikuluma, ikasleen beharrizanei erantzuteko tresna gisa ulertzen da.

3.3. Ezaugarriak.

- Ikasle guztien beharrizanak bete.

- Helburua: eskolak bere ikasleak dibertsitatean eta diskriminaziotik at hezi ahal izateko oinarria jartzea.

- Edozein ikaslek izan ditzakeen arazoei irtenbidea bilatu behar zaie. Ondorioz, ikastetxeak prest egon behar dira, ikasle guztiak hartzeko.

- Lan egiteko modurik egokiena talde lana, elkarlana da.

- Azken finean, inklusioa giza eskubidea da.

- Booth-ek dioen bezala, inklusioa komunitatea eta parte hartzea da.

3.4. Helburuak.

Helburuen artean honako hauek ditugu, baina beste asko daude:

- Eskola eraginkorra lortzea: ikasle bakoitzarentzat hezkuntza esanguratsua eskaintzea.

- Kalitatezko hezkuntza guztientzat.

- Ikasle bakoitzarengan independentzia, errespetua eta erantzukizuna garatzea.

- Ume guztiei garatzeko aukera ematea.










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina