integrazioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
integrazioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015(e)ko azaroaren 17(a), asteartea

Hezkuntza-inklusioa

Bideo honetan erakusten da integrazioaren eta inklusioaren ezberdintasuna, eta hau jakitea komenigarria da irakasleak izango garen momenturako, gure ikasleei irakatsi ahal izateko.
Halaber, hezkuntza-inklusioa zergatik den garrantzitsua azaltzen du, hala nola: errespetua, onarpena, bizikidetza, elkarlana, berdintasuna ... sustatzeko.
Gainera, esan beharra dago eskola eginkizun oso garrantzitsua duela eta umeen beharrizanetara egokitu behar dela.

Amaitzeko, jakin nahi dutenentzako, bideoan entzungo duzuen abestia Ruben Radarena da.

2015(e)ko azaroaren 10(a), asteartea

Eta umeekin zer gertatzen da?

Umeei txikitatik irakatsi behar diegu integrazioaren garrantzia eta besteen ohiturak, kulturak, sinisteak, ... errespetatzen, bai familia giroan (hezkuntza ez-formala) bai ikastola giroan (hezkuntza formala). Beraz, gauza desberdinak irakatsi behar dizkiegu hau aurrera eramateko, hala nola: elkarlana edo ikasketa kooperatiboa, errespetua, jostailuak edota beste zeozer guztiekin partekatzea, kultura edo siniste desberdinak daudela erakustea, ohitura desberdinak irakastea, debateak egin bakoitzaren iritziak entzunez eta errespetatuz, besteei laguntzea, ...


Hona hemen bideo bat hau guztia pixka bat ulertzeko eta abestia egokia dela esan dezaket ere:

2015(e)ko azaroaren 3(a), asteartea

Komunikazioa, integrazio sozialerako gakoa

“Komunikazioak amankomunean jartzea esan nahi du. Latinean du bere jatorria, communicare hitzetik dator, alegia, elkarrekin parte hartu, edo harremanetan jarri adierazi nahi zuten erromatarrek hitz honekin. Pertsonen arteko ezinbesteko ekintza da: pertsona izateko eta gizartean bizi ahal izateko.” Josi Basterretxearen hitzetan.

J.I. Basterretxeak honela definitzen du Kultur Aniztasunari buruzko bere liburuaren hasieran (Kultura Aniztasuna eta Gizarte-Komunikazioa, Bilbo, 2002):
  • Gizakien ahalmen esklusiboa izan arren, komunikazioa bere harreman indibidualak zein kolektiboak garatzeko eta bideratzeko beharrezkoa duen tresna kognitiboa eta azaltzailea da.
  • Kognitiboa da mundua ulertzeko balio diolako.
  • Azaltzailea da ulertu duen munduari buruzko diskurtsoa eraikitzeko balio diolako.
Hau guztia, bideo interesgarri honi sarrera emateko jarri dut. Meritxell Molinaren bideo hau oso interesgarria iruditu zait eta esaten du komunikazio falta pertsona asko bakantzen dituela eta garrantzi gehiago ematen dio autismoa duten pertsonei eta hauek komunikatzeko eta gizarteratzeko dituzten arazoei. Hona hemen bideo, espero dut zuen gustokoa eta baliogarria izatea:

2015(e)ko urriaren 28(a), asteazkena

Aniztasuna eta integrazioa lantzen!

Erakusketa honen helburua ikusleei, haur eta helduei, munduko beste kultura batzuk hurbiltzea da. Honela, beste kultura batzuetako pertsonekin elkarbizitzen ikas dezagun eta era natural batean haien kultura baloratu dezagun, baita gaur egun bizi diren kulturen arteko integrazioa, berdintasuna, eta tolerantzia bultzatzea.

Gainera, marrazketa eta irakurketa txokoekin haurren partaidetza aktiboa bilatzen da.