Liburu hau, oro har, inoiz desberdin
sentitu diren ume guztiei zuzenduta dago, eta, bereziki, Sortzetiko
Osteokondromatosi Anizkoitzadun haurrei. Askotan, eta beste kasurik
ezagutzen ez badute, SOAdun umeek eta nerabeek munduko gaixotu bakarrak
direla pentsa dezakete, gaixotasun arraroa baita. Gehienetan desberdinak
sentitzen dira, bultotxoak eta orbainak dituztelako eta beste umeek
egiten duten guztia burutzeko gai ez direlako.
Hau ikusita, liburu honen helburu nagusiak hauexek izango lirateke:
alde batetik, besteen desberdintasunak ezagutzea eta errespetatzea; eta,
bestalde, nahiz eta denok gure akatsak izan, bakoitzaren alde
positiboak ere ikusaraztea.
Azkenik, “Sortzetiko Osteokondromatosi Anizkoitza. Gurasoentzako
Gida” eskuliburuan gai honi buruz hitz egiten dugula esan beharra dago,
bibliografia zabala eskainiz, nahi duenak informazio gehiago har dezan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina