2015(e)ko abenduaren 26(a), larunbata

Desberdina naiz...baina berdin zait!!

Liburu hau, oro har, inoiz desberdin sentitu diren ume guztiei zuzenduta dago, eta, bereziki, Sortzetiko Osteokondromatosi Anizkoitzadun haurrei. Askotan, eta beste kasurik ezagutzen ez badute, SOAdun umeek eta nerabeek munduko gaixotu bakarrak direla pentsa dezakete, gaixotasun arraroa baita. Gehienetan desberdinak sentitzen dira, bultotxoak eta orbainak dituztelako eta beste umeek egiten duten guztia burutzeko gai ez direlako.

Hau ikusita, liburu honen helburu nagusiak hauexek izango lirateke: alde batetik, besteen desberdintasunak ezagutzea eta errespetatzea; eta, bestalde, nahiz eta denok gure akatsak izan, bakoitzaren alde positiboak ere ikusaraztea.

Azkenik, “Sortzetiko Osteokondromatosi Anizkoitza. Gurasoentzako Gida” eskuliburuan gai honi buruz hitz egiten dugula esan beharra dago, bibliografia zabala eskainiz, nahi duenak informazio gehiago har dezan.



ikusi edo deskargatzeko HEMEN  klikatu,

2015(e)ko abenduaren 8(a), asteartea

umeei aniztasunaren normaltasuna erakusteko


Guia de buenas prácticas en educacion inclusiva- SAVE THE CHILDREN from Idoia pt



URRITASUNA eta ANIZTASUNA umeekin, eskolan nahiz familian,  tratatzeko oso aproposa da gida hau. Oso modu erakargarrian aurkeztua, irudiz betea, oso grafikoa ...
Testua ANGELS PONCEk idatzi du eta irudiak MIGUEL GALLARDOk marraztu ditu. 

2015(e)ko abenduaren 1(a), asteartea

Normalizaziorako bidea eraikiz

Oraingoan hausnartuarazi egin didan argazki bat topatu dut, eta hemen utziko dut zuen eskura:



Argazki hau ikusita "normalizazioa" eta "inklusioa" bezalako hitzak datozkit burura. Ziur nago hau irakurriko duzuen gehienok noizbait entzun duzuela "Nik desberdinak diren haurrak errespetatzen ditut eta laguntzen diet, horregatik daukate beste irakasle berezi bat beste gela batean beraien ikasketak aurrera eramateko." Orduan nik, zera galdetzen dut: zergatik beste gela horretan dauden haurrak desberdinak dira? berezko gelan gelditu direnak normalak dira? eta zer da normala izatea? normala ez bazara, beste klase batean egon behar zara? ...
Askotan, geure burua engainatzen dugu, eta eskola (edota gizarte) inklusiboa bultzatzen dugula sinisten dugu. Zailtasun edo gaitasun urritasunak dituzten pertsonen aurrean errespetuz jokatzen dugu bai, baina hori ez da inklusioa. Pertsonak, pertsonak garen aldetik (baxuak, lodiak, gorrak, hiperaktiboak, itsuak...) eskubide berdinak ditugu, eta ikasle guztiek izan behar dute aukera bere ikaskide eta lagunez inguratutako klase batean hezkuntza on bat jasotzeko.
Honetaz hitz egiterako orduan bi konparaketa etortzen zaizkit burura: alde batetik integrazioa eta inklusioa ez dela berdina, eta gu, normalizazio prozesua bultzatzen saiatzen garenok, inklusioa bilatzen dugu, eta ez integrazioa. Inklusioa bilatzen dugun aldetik, ez dugu ikasle batengan arreta ipiniko, ikasgelan baizik; ez diogu ikasleari aditu bat egokituko, hezkuntza faktoreak kontuan hartuko ditugu; diagnostiko batean oinarritu beharrean, elkarlanean arazoak ebatziko ditugu; ez dugu programa indibidual bat sortuko, irakasleok estrategia bereziak garatuko ditugu; eta ikaslea programa berezietan murgildu beharrean, gela arruntean laguntza emango zaio. Beste alde batetik, berdintasuna eta parekidetasuna ez dela berdina azpimarratu nahi nuke. Hau da, oinarri bezala hartu beharko genuke guztiok desberdinak garela, eta hori kontuan hartuta guztiok elkarrekin lan egin behar dugula. Horregatik, kasu honetan ez zait berdintasunari buruz hitz egitea gustatzen, ez, ez baitago berdintasunik, guztiok oso desberdinak gara, eta modu desberdinez egin behar dugu lan (batzuei gehiago kostatuko zaie, beste batzuei gutxiago), baina guztiok parekoak izan behar gara, aurretik esan dudan bezala, guzitok baiditugu eskubide berdinak.
Elkar lagunduz, lor dezagun inklusioa eta parekidetasuna!
GUZTION ESKOLA blogetik hartuta.