Espero dut zuen interesekoa izatea!
Integrazio soziala hezkuntzan
"Heziketa edo hezkuntza dagoen lekuan ez dago klase bereizketarik" Confucio.
2016(e)ko urtarrilaren 5(a), asteartea
Eskola inklusiboa egoteko momentua heldu da!
Bideo honetan, lehenaldian eskola nola zen azaltzen du eta orain nola izan behar den eskola inklusiboa egon dadin.
Espero dut zuen interesekoa izatea!
Espero dut zuen interesekoa izatea!
2016(e)ko urtarrilaren 4(a), astelehena
Eskola inklusbioa lortzea gure eskuetan dago?
Bideo interesgarria iruditu zait, askotan ez dagoelako prtokolorik eta gure irudimena eta esfortsua erabili beharko dugu nahi duguna lortzeko, kasu honetan eskola inklusibo bat lortzea.
2016(e)ko urtarrilaren 3(a), igandea
Hezkuntza inklusioa sustatzen
Interesekoa iruditu zaidan bideo hau usten dizuet eta espero dut zuen gustokoa izatea.
Gainera, honek Save the Children-ekin lotuta dago. Beraz, informazio gehiago nahi izatekotan hona hemen linka:
savethechildren
Esan beharra daukat hau ikusi dudala "Ur tantak itsasoan bat" blogean:
idoiapt
Gainera, honek Save the Children-ekin lotuta dago. Beraz, informazio gehiago nahi izatekotan hona hemen linka:
savethechildren
Esan beharra daukat hau ikusi dudala "Ur tantak itsasoan bat" blogean:
idoiapt
2016(e)ko urtarrilaren 1(a), ostirala
Zorionak eta urte berri on 2016!
Beste urte berri bat hasi da, 2016!!
Espero dut urte honetan pasaden urtean baino zoriontsuagoak izatea. Ondo pasa zuen familia-kideekin eta jan asko eta asko, urte oso bat izango dugu eta kiloak kentzeko :)
Espero dut urte honetan pasaden urtean baino zoriontsuagoak izatea. Ondo pasa zuen familia-kideekin eta jan asko eta asko, urte oso bat izango dugu eta kiloak kentzeko :)
2015(e)ko abenduaren 26(a), larunbata
Desberdina naiz...baina berdin zait!!
Liburu hau, oro har, inoiz desberdin
sentitu diren ume guztiei zuzenduta dago, eta, bereziki, Sortzetiko
Osteokondromatosi Anizkoitzadun haurrei. Askotan, eta beste kasurik
ezagutzen ez badute, SOAdun umeek eta nerabeek munduko gaixotu bakarrak
direla pentsa dezakete, gaixotasun arraroa baita. Gehienetan desberdinak
sentitzen dira, bultotxoak eta orbainak dituztelako eta beste umeek
egiten duten guztia burutzeko gai ez direlako.
Hau ikusita, liburu honen helburu nagusiak hauexek izango lirateke:
alde batetik, besteen desberdintasunak ezagutzea eta errespetatzea; eta,
bestalde, nahiz eta denok gure akatsak izan, bakoitzaren alde
positiboak ere ikusaraztea.
Azkenik, “Sortzetiko Osteokondromatosi Anizkoitza. Gurasoentzako
Gida” eskuliburuan gai honi buruz hitz egiten dugula esan beharra dago,
bibliografia zabala eskainiz, nahi duenak informazio gehiago har dezan.
2015(e)ko abenduaren 8(a), asteartea
umeei aniztasunaren normaltasuna erakusteko
Guia de buenas prácticas en educacion inclusiva- SAVE THE CHILDREN from Idoia pt
URRITASUNA eta ANIZTASUNA umeekin, eskolan nahiz familian, tratatzeko oso aproposa da gida hau. Oso modu erakargarrian aurkeztua, irudiz betea, oso grafikoa ...
Testua ANGELS PONCEk idatzi du eta irudiak MIGUEL GALLARDOk marraztu ditu.
URRITASUNA eta ANIZTASUNA umeekin, eskolan nahiz familian, tratatzeko oso aproposa da gida hau. Oso modu erakargarrian aurkeztua, irudiz betea, oso grafikoa ...
Testua ANGELS PONCEk idatzi du eta irudiak MIGUEL GALLARDOk marraztu ditu.
2015(e)ko abenduaren 1(a), asteartea
Normalizaziorako bidea eraikiz
Argazki hau ikusita "normalizazioa" eta
"inklusioa" bezalako hitzak datozkit burura. Ziur nago hau irakurriko
duzuen gehienok noizbait entzun duzuela "Nik desberdinak diren haurrak
errespetatzen ditut eta laguntzen diet, horregatik daukate beste
irakasle berezi bat beste gela batean beraien ikasketak aurrera
eramateko." Orduan nik, zera galdetzen dut: zergatik beste gela horretan
dauden haurrak desberdinak dira? berezko gelan gelditu direnak normalak
dira? eta zer da normala izatea? normala ez bazara, beste klase batean
egon behar zara? ...
Askotan, geure burua engainatzen dugu, eta
eskola (edota gizarte) inklusiboa bultzatzen dugula sinisten dugu.
Zailtasun edo gaitasun urritasunak dituzten pertsonen aurrean errespetuz
jokatzen dugu bai, baina hori ez da inklusioa. Pertsonak, pertsonak
garen aldetik (baxuak, lodiak, gorrak, hiperaktiboak, itsuak...) eskubide berdinak ditugu,
eta ikasle guztiek izan behar dute aukera bere ikaskide eta lagunez
inguratutako klase batean hezkuntza on bat jasotzeko.
Honetaz hitz egiterako orduan bi konparaketa etortzen zaizkit burura: alde batetik integrazioa eta inklusioa ez dela berdina,
eta gu, normalizazio prozesua bultzatzen saiatzen garenok, inklusioa
bilatzen dugu, eta ez integrazioa. Inklusioa bilatzen dugun aldetik, ez
dugu ikasle batengan arreta ipiniko, ikasgelan baizik; ez diogu
ikasleari aditu bat egokituko, hezkuntza faktoreak kontuan hartuko
ditugu; diagnostiko batean oinarritu beharrean, elkarlanean arazoak
ebatziko ditugu; ez dugu programa indibidual bat sortuko, irakasleok
estrategia bereziak garatuko ditugu; eta ikaslea programa berezietan
murgildu beharrean, gela arruntean laguntza emango zaio. Beste alde
batetik, berdintasuna eta parekidetasuna ez dela berdina
azpimarratu nahi nuke. Hau da, oinarri bezala hartu beharko genuke
guztiok desberdinak garela, eta hori kontuan hartuta guztiok elkarrekin
lan egin behar dugula. Horregatik, kasu honetan ez zait berdintasunari
buruz hitz egitea gustatzen, ez, ez baitago berdintasunik, guztiok oso
desberdinak gara, eta modu desberdinez egin behar dugu lan (batzuei
gehiago kostatuko zaie, beste batzuei gutxiago), baina guztiok parekoak
izan behar gara, aurretik esan dudan bezala, guzitok baiditugu eskubide
berdinak.
Elkar lagunduz, lor dezagun inklusioa eta parekidetasuna!
GUZTION ESKOLA blogetik hartuta.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)