"Heziketa edo hezkuntza dagoen lekuan ez dago klase bereizketarik" Confucio.
2015(e)ko azaroaren 24(a), asteartea
Inklusioa eta minusbaliotasuna.
Hemen usten dut inklusioaren film labur bat, oso interesgarria. Gaur egun gertatzen den zerbait da eta askotan ez gara kotnuratzen, guk ez dugulako hau bizitzen.
Askotan, minusbaliotasuna daukaten pertsonak marginatzen ditugu, bai sozietatean bai bizitzeko erraztasunak emateko momentuetan.
Ez dugu ikusten aukera desberdinak behar dituztela, baian horregatik ez dira ezberdinak eta gure arazoa da ez dugula hori ikusten, bakarrik ikusten dugu pertsona bat aulki gurpildun batean eserita.
2015(e)ko azaroaren 19(a), osteguna
Zer da inklusioa?
Bideo honetan inklusioa zer den azaltzen da. Laburpen txikitxo baten moduan: Inklusioa guztiok parte ahal izatea da eta ez ustea inor kanpoan.
"Desberdina izatea NORMALA denean".
"Desberdina izatea NORMALA denean".
2015(e)ko azaroaren 17(a), asteartea
Hezkuntza-inklusioa
Bideo honetan erakusten da integrazioaren eta inklusioaren ezberdintasuna, eta hau jakitea komenigarria da irakasleak izango garen momenturako, gure ikasleei irakatsi ahal izateko.
Halaber, hezkuntza-inklusioa zergatik den garrantzitsua azaltzen du, hala nola: errespetua, onarpena, bizikidetza, elkarlana, berdintasuna ... sustatzeko.
Gainera, esan beharra dago eskola eginkizun oso garrantzitsua duela eta umeen beharrizanetara egokitu behar dela.
Amaitzeko, jakin nahi dutenentzako, bideoan entzungo duzuen abestia Ruben Radarena da.

2015(e)ko azaroaren 10(a), asteartea
Eta umeekin zer gertatzen da?
Umeei txikitatik irakatsi behar diegu integrazioaren garrantzia
eta besteen ohiturak, kulturak, sinisteak, ... errespetatzen, bai
familia giroan (hezkuntza ez-formala) bai ikastola giroan (hezkuntza
formala). Beraz, gauza desberdinak irakatsi behar dizkiegu hau aurrera
eramateko, hala nola: elkarlana edo ikasketa kooperatiboa, errespetua,
jostailuak edota beste zeozer guztiekin partekatzea, kultura edo siniste
desberdinak daudela erakustea, ohitura desberdinak irakastea, debateak
egin bakoitzaren iritziak entzunez eta errespetatuz, besteei laguntzea,
...
Hona hemen bideo bat hau guztia pixka bat ulertzeko eta abestia egokia dela esan dezaket ere:
Hona hemen bideo bat hau guztia pixka bat ulertzeko eta abestia egokia dela esan dezaket ere:
2015(e)ko azaroaren 3(a), asteartea
Komunikazioa, integrazio sozialerako gakoa
“Komunikazioak amankomunean jartzea esan nahi du. Latinean du bere jatorria, communicare
hitzetik dator, alegia, elkarrekin parte hartu, edo harremanetan jarri
adierazi nahi zuten erromatarrek hitz honekin. Pertsonen arteko
ezinbesteko ekintza da: pertsona izateko eta gizartean bizi ahal izateko.” Josi Basterretxearen hitzetan.
J.I. Basterretxeak honela definitzen du Kultur Aniztasunari buruzko bere liburuaren hasieran (Kultura Aniztasuna eta Gizarte-Komunikazioa, Bilbo, 2002):
J.I. Basterretxeak honela definitzen du Kultur Aniztasunari buruzko bere liburuaren hasieran (Kultura Aniztasuna eta Gizarte-Komunikazioa, Bilbo, 2002):
- Gizakien ahalmen esklusiboa izan arren, komunikazioa bere harreman indibidualak zein kolektiboak garatzeko eta bideratzeko beharrezkoa duen tresna kognitiboa eta azaltzailea da.
- Kognitiboa da mundua ulertzeko balio diolako.
- Azaltzailea da ulertu duen munduari buruzko diskurtsoa eraikitzeko balio diolako.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)